BATZ Igorren taldeko AUTO negozioko Ingeniaritza arloan, Produktu Ingeniari lanpostu bat beteko da.
Produktu Managerraren menpe, hurrengoetaz arduratuko da:
- Produktuaren definizio teknikoa eta balorazio ekonomikoa, eta defentsa teknikoa, eskaintza fasean, bezeroaren aurrean.
- Produktua definitzea eta baliozkotzea, bezeroaren espezifikazioak eta karga-koadernoak betetzen direla ziurtatuz, proiektuen errentagarritasuna zainduz eta Garapen eta Industrializazio faseetan epeak betetzen direla ziurtatuz.
Horretarako beharrezkoa izango da:
- Industria-ingeniaritzako prestakuntza (espezialitate mekanikoa edo mekatronikoa).
- Bezeroarenganako orientazio argia, baita kudeatzeko, negoziatzeko eta taldean lan egiteko gaitasuna ere.
- Ingelesa jakitea (C1 gutxieneko maila).
- Bidaiatzeko prest egotea.
Horrez gain, ...